Gizonezko baten gorpua agertu da Lemoizen (Bizkaia), tentsio handiko dorre elektriko baten goialdean, zentral nuklearra eraiki behar zuten eremutik gertu.
Ostegun iluntzean izan zuten gertatutakoaren berri. Ertzainak eta suhiltzaileak hara joan ziren, eta ikusi zuten dorre elektrikoaren goiko partean gorpu bat zegoela. Dorreari argindarra moztu zioten, eta gorpua erreskatatu zuten. Ondoren, autopsia egitera eraman zuten, gertatutakoa argitzeko asmoz. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du.