Gizon bat hilik topatu dute Iruñeko Donibane auzoan

Banatzaile batek aurkitu du gorpua, eraikin bateko eskailera buruan. Odol ugari eta labana bat aurkitu ditu Iruñeko Udaltzaingoak.

Olivako Monasterioa kaleko 1 zenbakia. BERRIA
Olivako Monasterioa kaleko 1 zenbakia. BERRIA
Ion Orzaiz.
2025eko maiatzaren 5a
16:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko Udaltzaingoa eta Espainiako Polizia gizon baten heriotza ikertzen ari dira Iruñeko Donibane auzoan. Gaur goizean, pakete banaketako enpresa bateko banatzaile batek gizonezkoaren hilotza aurkitu du Olivako Monasterioaren kaleko lehen zenbakian, bigarren solairuko eskailera buruan: buruz behera zegoen lurrean etzanda, eta, haren azpian, odol putzu handi bat. Hori ikusita, larrialdi zerbitzuetara deitu du banatzaileak.

Udaltzainak bertaratu direnean, labana bat topatu dute gorpua zegoen tokitik gertu, eta ikusi dute aldameneko etxebizitzara sartzeko atea zabalik zegoela.

Udaltzaingoak aurkikuntzaren berri eman dio Iruñeko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiari, eta ikerketa abiatu du, zer gertatu den argitu eta hilketaren egilea topatze aldera. Espainiako Poliziaren Brigada Zientifikoa ere Donibane auzoko eraikinera bertaratu da, ikerketa teknikoa egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.