Gizon batek andre bati eta haren bi alabei eraso egin izana salatu dute feministek

ABADIÑO. Elkarretaratzea egin zuten atzo Abadiñon, Txanporta plazan (Bizkaia), gizon batek familiako 40 urteko emakume bati eta 16 eta 21 urteko haren bi alabei eraso egin izana gaitzesteko. Joan den asteazkenean atxilotu zuten ustezko erasotzailea, eta, gaua polizia etxean pasatu ondoren, aske utzi zuten, urruntze agindua ezarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu