Gizon baten gorpua agertu da itsaslabar batean

2012ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BARRIKA. Gizon baten gorpua aurkitu zuen Ertzaintzak atzo, Barrikan (Bizkaia), hondartzako itsaslabar batean. Amildutako auto baten ondoan agertu zen hildako gizona. SOS Deietan jaso zuten autoaren berri eman zuen abisua. Ertzainek, bertara joan, eta ibilgailuaren ondoan zendutako gizona aurkitu zuten. Helikoptero bat baliatu zuten gorpua itsaslabarretik ateratzeko. Bilbora eraman zuten, autopsia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.