Gizonezko baten gorpua topatu zuten atzo arratsaldean Arga ibaiaren uretan, Iruñea eta Barañain arteko industrialde batetik gertu. Argaren pasealekuan pasieran zebilen pertsona batek ikusi zuen gorpua, eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuen.
Foruzaingoa eta Nafarroako Suhiltzaileen uretako erreskate talde bat bertaratu ziren, eta hilotza uretatik atera zuten. Identifikatu dute jada: 68 urteko gizonezko bat da, Palentziakoa (Espainia). Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, eta autopsia eginen diote gorpuari, gertatutakoa argitze aldera.