Heriotza

Gizon baten gorpua aurkitu dute Muskizen ibilgailu baten barruan

Gizon baten gorpua aurkitu dute Muskizen (Bizkaia) ibilgailu baten barruan. Ertzaintzak azaldu duenez, Kobarongo garbigunetik gertu zegoen ibilgailu batean gizon baten gorpua aurkitu dute 10:00ak aldera erdi biluzik. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

2006ko otsailaren 3a
13:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Muskizeko Udaltzaingoaren hitzetan eitb24.com webguneak zabaldu duenez, gizonezkoaren gorpua erdi biluzik zegoen kopilotuaren eserlekuan. Ertzaintzaren ikerketa-talde bat, anbulantzia bat eta medikuak gorpua dagoen tokira bertaratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.