Gizon baten gorpua topatu dute Donostian, Urumea ibaian

55 urteko Iruñeko gizon bat da hildakoa. Baionan, Aturrira eroritako pertsona baten bila ari dira.

Urumea ibaia, Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Urumea ibaia, Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
gotzon hermosilla
2025eko uztailaren 11
09:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Donostian, Urumea ibaian, Maria Cristina hotelaren parean. Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira; suhiltzaileek gorpua erreskatatu dute 07:45ean, eta Agirre Lehendakaria zubiko arrapalatik lehorreratu dute. Donostiako udaltzainak gertatutakoa ikertzen ari dira, baina, lehen zantzuen arabera, gorpuak ez zuen indarkeria arrastorik. Hildakoa Iruñekoa zen, 55 urte zituen, eta haren senideek duela bi egun jakinarazi zuten etxean falta zela. 

Aturrin eroria

Baionan, berriz, Saint Frederic zubiaren heinean pertsona bat erori da barda. 02:45ean seinalatu diete erorikoa sokorri zerbitzuei, eta orduantxe hasi dira ibaian xerka. Pirinio Atlantikoko prefeturak zehaztu duenez, gaur goizean hasi dira berriz ikerketarekin, eta nabarmendu du marea goiti datorrela eta ibaia arakatzea atzo baino zailagoa izanen dela, korronteak «azkarrak» izanik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.