Gizartea

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon gaur, ostalaritzako ikasle talde bat jotzea leporatuta

2008ko martxoaren 15a
14:49
Entzun
Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Bilbon, ostalaritza establezimendu batean zegoen ikasle talde bateko hainbat kide jo egin dituelakoan.

Gertakizunak goizeko ordu bata eta erdietan jazo dira Alde Zaharreko taberna batean. Biktimek jarritako salaketen arabera, lokalean zegoen gizonezko bat lagun taldearengana zuzendu da eta, ezer esan gabe, bertako hainbat jotzen hasi da. Horietako biri ukabilkada bana eman die. Egoera lasaitzen saiatzen ari zen beste bat, berriz, kristalezko edalontzi batez jo du eta hainbat zauri eragin dizkio.

Hantxe atxilotu dute gizonezko hori ertzainek. Bilboko bizilaguna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.