emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bere emaztea jotzeagatik

Atzo goizean 47 urtetako gizonezko bat atxilotu zuen Gasteizko udaltzaingoak bere emaztea jipoitu zuelako. Goizeko 11ak baino lehen dei bat jaso zuen udaltzaingoak, etxebizitza batean oihuak entzuten zirela esanaz. Udaltzainak etxebizitzara iritsi zirenean 45 urtetako emakume bat aurkitu zuten, indarkeria zantzuekin. Zauri larririk ez bazuen ere, Santiago erietxeko larrialdietara eraman zuten zauriak sendatzera. Gizonezkoa etxebizitzatik irten bazen ere eraikinean bertan atxilotu zuten.

2004ko abenduaren 22a
13:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Udaltzainak etxebizitzara iritsi zirenean emakumea aurkitu zuten, aurpegia puztuta eta kolpeek sortutako moreguneekin. Bere senarrarekin eztabaidan jardun zuela esan zien udaltzainei eta hark likido bat (kolonia) isuri ziola buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.