Gizonezko bat hil da Azagran, lo zegoela oheak su hartuta

2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AZAGRA. 60 urteko gizonezko bat hil zen atzo Azagran (Nafarroa), lo zegoela oheak su hartu eta gero. Hildakoaren senideek larrialdietara deitu zuten, etxebizitzan kea ikusi zutenean. Hala ere, ezin izan dute hildakoaren nortasuna berretsi, hilotzaren egoera dela eta. Suhiltzaileak eta hainbat anbulantzia bertaratu ziren, baina sua itzali zutenerako hilik zegoen gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.