Gizonezko bat hil da Donostian, Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zela. Gizonak geldialdi kardiobaskular bat izan du uretan, eta larrialdi zerbitzuak hura suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Aquarium parean izan da ezbeharra, 12:40 aldera. Gizonezkoa ondoezik zegoela ikusita, uretako motor batek harengana jo du, eta Kontxako hondartzara eraman du. Han, hura suspertzen saiatu dira larrialdi zerbitzuak.
Fortuna kirol elkarteak, kirol proba antolatzeko arduradunak, bertan behera utzi du dominen banaketa, eta doluminak helarazi dizkio hildakoaren familiari. «Bizki hunkitzen gaitu galera mingarri honek, eta bat egiten dugu haren familiaren, lagunen eta kideen minarekin», adierazi du ohar batean.