Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Zumaian

Uretan aurkitu dute gorpua, Urola ibaiaren bokalean, eta adineko gizonezko batena da.

Zumaia, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Zumaia, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
2025eko abuztuaren 18a
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Adineko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Zumaian (Gipuzkoa), Urola ibaiaren bokalean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 09:50 aldera herritar batek larrialdi zerbitzuei adierazi die gorpu bat zegoela ibaian, itsasargia dagoen lekutik gertu. Udaltzainak bertaratu dira, eta gorpua erreskatatu dute. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.