Gizartea

Gizonezko baten gorpua topatu dute Gasteizko ibai batean

Ilarratza ibaian aurkitu zuten atzo gauean ertzainek, eta hilaren 2tik desagertuta dagoen 73 urteko gizon batena izan daitekeela diote.

2008ko irailaren 30a
11:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak atzo gizonezko baten gorpua aurkitu zuen Gasteizen, Ilarratza ibaian, eta irailaren 2an Arabako hiriburuan bertan desagertu zen gizon batena izan daitekeela agertu du. Gorpua Gasteizko Patologia Forentse Zerbitzuan daukate, eta autopsia egingo diote, zein den eta zergatik hil den jakin ahal izateko.

73 urteko gasteiztar bat desagertu zen irailaren 2an, Zaramaga auzoko bizilaguna.

Atzo gaueko zortziak aldera topatu zuten ertzainek gorpua, herritar baten abisua jaso ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.