GKSk «jazarpen poliziala» amaitu dadila galdegin du

PSE-EEk salatu du alderdiaren Donostiako egoitzari margo gorria jaurti izana «antidemokratikoa» dela

GKSren protesta, ostiralean, Donostian. GKS.
2023ko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Ertzaintzaren eta manifestarien artean istiluak izan ziren ostiralean Donostian, GKSk Palestinaren alde antolatutako protesta batean, eta, besteak beste, PSE-EEren egoitzari pintura gorria jaurti zioten manifestariek. Gainera, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen kaleko istiluak egotzita.

GKSk Ertzaintzaren jokaera salatu du ohar batean. Poliziaren oldarraldiaren ondorioz atxilotu bat eta zauritu ugari izan zirela jakinarazi du, eta «jazarpen poliziala» amaitu dadila galdegin. Oharrean azaldu dutenez, ostiraleko protestan salatu nahi izan zuten PSOEk «babes diplomatikoa» ematen diolaIsraelgo Estatuari.

PSE-EEk, berriz, istiluak arbuiatu ditu, eta sozialisten egoitzaren aurkako pintaketak «erasotzat» jo. Eneko AnduezaPSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, «onartezinak» eta «antidemokratikoak» dira halako erasoak. «Indarkeria» eztabaida politikoaren erdigunean jarri nahi dutenak kritikatu ditu Anduezak, eta Ertzaintzari eskerrak eman, izandako jokabideagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.