Euskal Herria Bildu koalizioak askotan esan du lehendakarigaia ez ezik talde oso bat ere aurkezten dela Eusko Jaurlaritzako hauteskundeetara, proiektu jakin batekin. Lehendakarigaia Laura Mintegi izango dela jakinarazi ostean, koalizioko kideek gaur jakinaraziko dute gobernua nola osatuko duten, hauteskundeak irabazi eta gobernura iristeko bezainbeste babes lortzen badute. BERRIAk jakin duenez, hamar sail izango lituzke gobernuak, eta, horiez gain, lehendakaritza bat eta lehendakariordetza bat. Koalizioa Eusk Jaurlaritzara iritsiz gero, gobernu taldea parekidea, gizon eta emakume kopuru berberez osatua, eta euskalduna osatuko litzateke, Laura Mintegiren inguruan.
Gaur egun ere hamar sail ditu Jaurlaritzak, baina Bildu EHk bestelako egitura bat proposatu du. Hezkuntza, Kultura eta Kirola sail bakarrean biltzeko asmoa dauka, eta, gobernuan baldin badago, sail horretako burua Mariam Bilbatua Perez irakaslea izango da.
Julen Arzuaga abokatua izango da beste sailburu bat, Bildu EH gobernura iristen bada. Herrizaingo Saila eta Justiziakoa batzea proposatu dute, eta Herritarren Askatasunak izena jartzea;hori Arzuagaren esku geldituko litzateke.
Orain arteko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza sail izango da EH Bilduren balizko gobernuan; Hizkuntza Normalizazioa izena edukiko luke, eta Iratxe Ibarra bertsolaria izango litzateke sailburua.
Ingurumena izeneko sailaren ardura Unai Pascualek izango du, gobernua EH Bilduk osatzen badu. Ingurumen gaiez gain, lurralde antolaketaz, herri lanez, garraioaz, energiaz, hirigintzaz eta mugikortasunaz arduratuko da.
Justizia Soziala izeneko sail bat ere izango du EH Bilduk osatu nahi duen Jaurlaritzak. Enplegua, etxebizitza eta gizarte gaiak landuko lituzke. Arrantza, nekazaritza, kontsumoa eta merkataritza, bestalde, Elikagai Subiranotasuna izeneko sailaren esku geldituko lirateke. Industria Sailak industria eta berrikuntza landuko lituzke. Osasun Saila izatea ere aurreikusten dute, eta Kanpo Harremanak izeneko saila ere bai, harreman horiezez ezik turismoaz eta kooperazioaz ere arduratzeko. EH Bildu gobernura iristen bada, sail horien guztien arduradunak nortzuk izango diren gaur jakinaraziko du koalizioak.
Gobernatzeko talde euskaldun eta parekidea aurkeztuko du EH Bilduk
Julen Arzuaga izango da Herrizaingo eta Justizia sailak batuta sortuko den Herritarren Askatasunen Saileko buruHezkuntza eta kultura arloak sail batean batzeko asmoa dauka koalizioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu