'Cabacas auzia'

Goirizelaia: "Autoak ia osorik jasotzen du gure tesia"

Cabacas Lizeranzu familiaren abokatuak iragarri du "seguru asko" helegitea jarriko dutela inputazioen arloan, baina ontzat jo du Ana Torres magistratuaren autoa.

EHUn omenaldia egin diote gaur Cabacasi. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2017ko apirilaren 4a
08:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Goirizelaiak "oso garrantzitsutzat" jo ditu autoan agertzen diren zenbait baieztapen, bat datozelako familiak orain arte defendatu duenarekin. Hasteko, autoan argi azaltzen da Iñigo Cabacas Ertzaintzak botatako pilotakada baten ondorioz hil zela; Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak hasieran hori ere zalantzan jarri zuela gogorarazi du familiaren abokatuak.

Baina, bereziki, Ertzaintzaren oldarraldia kalifikatzeko orduan epaileak emandako argudioak nabarmendu ditu Goirizelaiak: "Autoan argi esaten dute Ertzaintzaren oldarraldia ez zela beharrezkoa izan, neurriz kanpokoa izan zela, arduragabea eta Espainiako zein Europako legeen kontrakoa".

Inputazioen arloan, baina, Cabacas Lizeranzu familiaren abokatua ez dator bat epaileak ebatzitakoarekin. Sei ertzain inputatzeko eskaria egina zuen akusazio partikularrak, eta hiru baino ez ditu onartu epaileak, furgonetetako arduradunena, hain zuzen ere. Goirizelaiari bereziki deigarria begitandu zaio Deustuko ertzain etxetik operazioa zuzendu zuen ertzainburua —Ugarteko ezizenez deitzen dutena— auzipetu ez izana: "Autoan argi esaten da hura zela arduraduna, eta hark eman zituela jendeari oldartzeko aginduak, baina, gero, arrazoibidean jauzia egin eta ez du inputatzen".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.