Ezker abertzalearen alderdi berria. Erreakzioak

Goirizelaia: «Sortu bozetan egoteak egungo mapa politikoa aldatuko du»

Espainiako legedia aplikatzen bada Sortu legez kanpo uzteko arrazoirik ez dagoela esan du abokatuak

Erredakzioa
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Sortu alderdi politikoa maiatzeko bozetan, eta ondorioz, erakundeetan egoteak egungo egoera eta mapa politikoa aldatuko duela esan du Jone Goirizelaia ezker abertzaleko abokatuak. Goirizelaia baikor azaldu da Sorturen legeztatzearen inguruan. Haren ustez, ez dago alderdi berria legez kanpo uzteko arrazoirik, «Espainiako legedia aplikatzen bada».

Bozei begira alderdi guztiak «kalkuluak» egiten ari direla adierazi du, eta PP eta PSOE «bereziki kezkatuta» ikusten dituela nabarmendu du. «Horiek dirabizi den egoera antidemokratikoa mantentzean interes gehien dutenak», salatu du.

Ezker abertzalearena eztabaida «estrategikoa» izan dela eta atzera bueltarik ez duela gogorarazi du, eta «iraganeko diskurtsoetan» bizi diren alderdiei ohartarazi die errealitate politikotik kanpo geratzeko arriskua izango dutela. Hala, ezker abertzaleak hausnarketa egin duen bezala, eztabaida estrategikoa egiteko eskatu die «demokraziaren eta legeztatzearen aurkako posizioak» dituztenei.

«Urteko gertakari politikoa»

Bere webgunean argitaratutako editorial batean, alderdi berriaren aurkezpen ekitaldiaren «arrakasta» nabarmendu du ezker abertzaleak. «Urteko gertakari politikoa izan da, eta ez nion inori hutsik egin», dio. Ezker abertzaleak eztabaida prozesu luze baten ondoren ateratako ondorioak biltzeko inolako arazorik ez duela izan nabarmendu du. «Urteetan eginiko lanak eta adoreak hautsi du ezker abertzalea lurperatu nahi zutenen imajinazioa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.