Gora Garbitzaileak taldeak babesa agertu die greban dauden Osakidetzako garbitzaileei

Hainbat kidek eserialdia egin dute Eusko Legebiltzarraren sarreran elkartasuna agertzeko, eta Ertzaintzak indarrez atera ditu.

Gora Garbtzaileak talderen protesta, gaur, Eusko Legebiltzarraren parean. LAB SINDIKATUA
2023ko ekainaren 8a
17:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Garbiketa sektoreko dozenaka langilek osatuta dago Gora Garbitzaileak taldea, eta babesa agertu die gaur Osakidetzak garbiketarako azpikontratatzen dituen beharginei. Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileek bi hilabete luze daramate greban, lan hitzarmena eskatzeko, eta Gora Garbitzaileak-ek gaurko protestarekin salatu du Osakidetzako zuzendaritzak ez diela erantzunik ematen eta ez duela konponbidearekin engaiatu nahi. «Osakidetzak beste alde batera begiratzen du, eskuak garbitzen ditu, eta langileei ez die jaramonik egiten», kritikatu dute.

Jakinarazi dutenez, Eusko Legebiltzarreko sarreran eserialdia eginez Eusko Jaurlaritzaren eta, bereziki, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arreta bereganatu nahi izan dute. Gora Garbitzaileak taldeak ohartarazi du langile guztiei elkartasuna zabaltzen jarraituko duela, «langile klasearen kontura bakarrik onura lortu nahi duten enpresen gainetik, herritarren arazoak konpontzeko gai ez diren agintari arduragabeen gainetik eta kasko eta borren gainetik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.