Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte euskal presoak aske, zigor osoa beteta

Hernaniko bi preso horiek aske geratu dira, ezarri zieten hogei urteko espetxe zigorra bete ondoren.

Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte
Bi presoen senideak presondegiaren aurrean. ETXERAT
2023ko abenduaren 20a
11:25
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Hernaniko (Gipuzkoa) bi euskal preso aske geratu ziren atzo: Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte. Hogei urteko kartzela zigorra bete dute biek, «ezarritako zigor osoa», alegia.

Lorani 2022ko apirilean ezarri zioten hirugarren gradua, eta Arruarteri, berriz, urte bereko urrian. Fiskalak, ordea, helegiteak jarri zizkien biei. Zaintza Epaitegi Zentralak, berriz, atzera bota zituen helegite horiek, eta hirugarren graduan jarraitu zuten biek.

Etxerat-ek azaldu duenez, 2023ko otsailean eta martxoan, hurrenez hurren, kontrol telematikoa jarri zieten preso biei. Zaintza Epaitegi Zentralak 2023ko martxoan eta ekainean emandako ebazpenen bidez, berriz, baldintzapeko askatasunean geratu ziren. Eta orain, «zigor osoa beteta», aske geratu dira biak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.