Gorostiaga Laudioko alkate ohia gaur da espetxetik irtetekoa, zigorra beteta

2015eko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LAUDIO. Pablo Gorostiaga Laudioko (Araba) alkate izandakoak gaurko dauka espetxetik irteteko data zehaztuta. 19/98 sumarioaren baitan, zortzi urteko espetxealdia ezarri zioten. Zigorra osorik beteta geratuko da aske. Gorostiagak 73 urte ditu, eta Herrerako kartzelan (Espainia) egon da preso, Euskal Herritik 600 kilometrora. Gorostiaga bezala, 70 urte baino gehiago dituzten beste bost euskal preso daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.