Irudia. Laudio

GOROSTIAGAREKIN BAT EGIN DUTE

2013ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herrira mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Laudioko plazan (Araba), Pablo Gorostiagak bizi izandakoa salatzeko. Senidea izatea ez da delitua lelopean egindako bilkurarekin, Gorostiagak eta haren familiak pairatu duten egoera salatu zuten. Ertzainek elkarretaratzearen kontra egin zuten, Gorostiaga presoa izanda haren argazki bat jarri zutelako pankartan, Judith Uriarterenarekin batera. Semea identifikatu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.