Gorpu bat aurkitu dute gaur goizean Leitzaran ibaiaren ur gainean, Andoainen (Gipuzkoa). 10:00 aldera deitu dute Ertzaintzara, esanez gorpu bat zegoela ibaian, Olazar parkearen inguruan. Larrialdi zerbitzuak eta ertzainak bertaratu dira, eta uretatik atera dute.
Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du.