Autobus gidari bat, Mungiako (Bizkaia) ikastolako haurrak jasotzen ari zela, autobusean hildako gizon bat zegoela konturatu zen atzo, Deia egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Goizean autobusa hartu zuenean, gidaria ez zen konturatu barruan hildakoa zegoenik. Gero, Mungiako ikastolako ikasleak autobusera igo zirenean, aulki batean gorpu bat zegoela jabetu ziren.
Autobusa hustu egin zuten, eta Ertzaintzari deitu zioten. Ertzaintza autobusa aztertzen hasi zen, hildakoa identifikatzeko eta nola hil zen argitzeko.