Grande-Marlaska AVTrekin bildu da epaiaz hitz egiteko

2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
«Batzuetan min egin arren, legea ezartzen da», horrela adierazi zion, atzo, Fernando Grande-Marlaska epaileak AVT erakundeko lehendakari Angeles Pedrazari, Pedrazak berak esan zuenez. Auzitegi Nazionalak Josu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna berretsi zuen biharamunean biktimen elkartearekin bildu ziren Grande-Marlaska eta Alfonso Guevara magistratuak.

Pedrazak azaldu zuenez, epaileek egunotan argitaratuko duten autoa irakurtzeko eskatu zioten, «apika, autoa irakurritakoan hainbat gauza ulertuko ditugulakoan». AVTk Espainiako Justizia ministroarekin bilera eskatu du; espetxe legeetan aldaketak egiteko eskatuko diote, «oso anbiguoak direlako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.