Urriaren 22rako Nafarroako hezkuntza publikoan egindako greba deialdia «politikoa» dela esan du Jose Iribasek, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak. «Arazoa ez da institutuetako irakasleei astean 18 eskola ordu jarri izana. Hori aitzakia hutsa da». Maisu-maistrei greban ez parte hartzeko eskatu die. Nafarroako Parlamentuan izan zen atzo ere Iribas, murrizketei buruz kontuak eskatu baitzizkion Ezkerra koalizioak. Espainiarekin alderatu du egoera Iribasek, eta ona dela esan du. «Hango sindikatuak pozik leudeke hemengo ordutegiarekin».
Zelaaren kezka
Atzo, krisiaren harira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaak ere gogorarazi zuen ezinbestekoa dela «soiltasunez» jokatzea. Kristau Eskolak sareko ikastetxeen ikasturte hasierako ekitaldian izan zen, eta diru arazoak tarteko, hilabete «zailak» datozela onartu zuen.
Greba «politikotzat» jo du Iribasek, eta irakasleei ez parte hartzeko eskatu die
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu