Grebara deitu dituzte Renfeko langileak biharko
MADRIL. Espainiako trenbide zerbitzuak pribatizatzeko asmoaren kontra, sindikatuek grebara deitu dituzte Renfeko langileak. CCOOk, UGTk eta enpresa barruko Espainiako beste zenbait sindikatuk antolatu dute biharko geldialdia; abuztuaren 3an egin zuten beste lanuzte bat. Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu: aldiriko trenen eta abiadura handikoen %75ek lanean aritu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu