Aroztegia

Guardia Zibila Aroztegiaren aurkako kanpalditik joan da

«Poliziaren presentzia handia» izan da arratsaldean, baina ez dute hustu. 80 herritar inguru gerturatu direla azpimarratu dute.

Guardia Zibila Aroztegiaren aurkako kanpaldian, ostiralean. IñIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko apirilaren 19a
17:46
Entzun

Aroztegiko proiektuaren kontra Lekaroz herrian (Baztan, Nafarroa) egiten ari diren kanpaldia husteko arriskuan dagoela ohartarazi dute arratsaldean, baina Guardia Zibila bertatik joan da, kanpaldia hustu gabe. «Poliziaren presentzia handia» zegoela ohartarazi dute  arratsaldean, eta herritarrei kanpaldia babestera joateko deia egin diete. Deialdiak izan du erantzuna: 80 herritar inguru bildu dira, Ariztegik esan duenez. Kanpaldiaren helburua Aroztegiko proiektua bertan behera uztea da; hots, Lekaroz herrian 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelai bat egiteko proiektua geldiaraztea.

Goizean ere Guardia Zibila kanpalekura hurbildu da, baina bertan zeudenek elkarri helduta harresi bat egin dute, eta ez dute lortu handik botatzea, Ariztegik azaldu duenez. Gainera, gaur astelehena izaki, berriz ekin diete proiektua eraikitzeko lanei, baina Ariztegik azpimarratu du lanak gelditzea lortu dutela. Orain ere «herri harresi bat» egiteko asmoa dutela ziurtatu du, kanpaldia egiten jarraitu ahal izateko: «Gure helburua hor jarraitzea da, tinko». «Garaipen txiki bat» izan dutela nabamendu du Ariztegik: makina bat Iruñera bueltan eraman dute.

 

Ez da Guardia Zibila kanpaldira joaten zaien lehen aldia. Ostiralean bertan, ekintza hasi berritan, lehenengo aldiz joan zitzaizkien, eta larunbatean ere bi aldiz izan ziren bertan, baina ez zuten lortu herritarrak handik botatzea.

Kanpaldia ez da proiektuaren aurka egiten ari diren mobilizazio bakarra: joan den larunbatean, Lekarozko plazan elkarretaratzea egin zuten, eta maiatzaren 15ean, 17:30ean, manifestazioa egingo dute Elizondoko plazatik hasita (Baztan, Nafarroa).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.