A-8 autobideko Zarauzko ordainlekuan neska gazte bat atxilotu du Guardia Zibilak 13:25 inguruan, Bilbotik Donostiarako norabidean. Lekukoek azaldu dutenez, lau gazte (bi neska eta bi mutil) zihoazen Nafarroako matrikula zuen autoan. Ordainlekuak gelditu direnean, bi autotatik kalez jantzitako lau polizia atera dira "pistolak eskuak", eta "gainera joan zaizkie". Auto barruan zihoazenak "oso gazteak" zirela diote lekukoek, eta neska bat "segituan" bereizi dutela.
Berri agentzien arabera, atxilotutako emakumezkoa Patrizia Perales Hurtado da, eta Guardia Zibilak joan zen astean atxilotu zuen Xabier Perez Aldunaterekin harremana zuela diote. Javier Perez Aldunate kartzelaratzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Epaile Baltasar Garzonek, eta Perez Aldunatek inkomunikatuta eduki zuten bitartean Guardia Zibilak torturatu egin zuela salatu zuen. EFE berri agentziaren arabera, gaur atxilotutako emakumezkoa Perez Aldunateren neskalaguna da, eta Madrilera bidean daramate.
Gazteak zihoazen autoa geratu den ordainlekua itxi egin dute, eta ilaran ziren beste autoak gainerako kaleetara bideratu dituzte. Gazteetako hiru bide bazterrera eraman dituzte, eta miatu; laugarrena berriz, auto barruan eduki dute polizia batekin batera. Poliziak gerturatu zaizkienean "geldi, atxilotuta zaudete" esan diete gazteei.
Askatasunak "kezka" azaldu du Patriciak "guardia zibilen eskuetan inkomunikazio garaian jasoko duen tratuagatik, ezin baitugu ahaztu aste honetan Xabier Perez eta Ieltxu Lopez de Aberasturik guardia zibilen eskuetan inkomunikazioan salatu dituzten torturak". Askatasunatik "errepresioa ez dela bidea" azpimarratu dute.
Atxiloketak
Guardia Zibilak gazte bat atxilotu du A-8ko Zarauzko ordainlekuan
A-8 autobideko Zarauzko ordainlekuan —Bilbotik Donostiarako norabidean— emakumezko bat atxilotu dute kalez jantzitako poliziek. Europa Press berri agentziak zabaldu duenez, neska bat da atxilotutakoa eta agentzia horren arabera. Guardia Zibilak joan zen astean atxilotu zuen Xabier Perez Aldunate ustezko ETAko kidearekin lotuta atxiki dute. Lekukoen arabera, bi neska eta bi mutil auto batean zihoazen, eta ordainlekuan gelditu direnean beraien inguruan ziren bi autotatik kalez jantzitako lau poliziak atera dira, "pistolak eskuan". Espainiako berri agentzien arabera, atxilotutakoa Patricia Perales Hurtado da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu