torturak

Guardia Zibilak kargatutako pistola batekin bortxatu zuen Amaia Urizar, bere amak esan duenez

Amaia Urizar azaroaren 29an atxilotu zuen Guardia Zibilak Bilbon, eta bost egunetan inkomunikatuta eduki ostean, kartzelara bidali zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak, inkomunikatuta. Gaur, TATek eta Urizarren amak bost egun haietan gertatutakoa azaldu dute: "tortura latzak eta kargatutako pistola batekin bortxaketa". TATeko Izaskun Gonzalezek jakinarazi duenenez, Urizarrena ez da lehen kasua, eta inkomunikazioak jarraitzen badu ez da azkena ere izango, beraz, inkomunikazioa kentzeko eskatu dute.

2004ko abenduaren 28a
15:55
Entzun
Amaia Urizarren amak, bere alabak idatzitako testigantza irakurri du gaur komunikabideen aurrean. Guardia Zibilak atxilotu eta inkomunikatuta eduki zuten bost egunetan jasotako tratuaren berri eman du bertan: "tratu txarrak, kolpeak, poltsa, bainuontzia, mehatxuak eta kargatutako pistola batekin bortxaketa".

TATeko kideekin eta tortura salaketak egin dituzten beste herritar batzuen senideekin batera azaldu da Urizarren ama prentsaurrean.

TATek azaldu duenez, tortura salaketak "beldurgarriak baina antzuak" dira. Izan ere, ia beti salaketak artxibatu egiten dituztela kritikatu dute. Beraz, salaketa horiek sakon ikertzeko eskatu dute.Gainera, torturak ekiditeko hartu beharreko neurriak hartzeko eskatu dute, hala nola, legea aldatu eta inkomunikazioa kendu, polizia etxeetan irudiak hartzeko bideoak jarri eta azterketa medikuak konfiantzazko sendagile batekin egitea eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.