6.000 euroko bermea ordaintzen duenean aske geratuko da Ailande Hernanez Espainiako Gobernuaren ordezkaritzara molotov koktela-k jaurtitzea leporatuta atzo Guardia Zibilak Gasteizen atxilotu zuen gaztea. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek hartu du erabaki hori. Erasoaren parte hartu zuela uste du Pedrazek, baina kalteak txikiak izan zirenez eta Hernaezek ihes egiteko arriskurik ez dagoela uste duenez, baldintzapean libre uztea erabaki du.
Gazteak komunikatuta deklaratu du, konfiantzazko abokatuarekin, eta erasoaren parte hartu zuela ukatu du. Halaber, atxiloketa bortitza izan zela eta Guardia Zibilak torturatu egin zuela salatu du. Abokatuarekin egon aurretik zein ondoren, bizkarretan eta buruan etengabe jo dutela salatu du, eta horren guztiaren ondorioz bart gauean erietxe batera eraman behar izan dutela. Askatasunaren arabera, bizkarra eta lepoa markaz beteta eta begia ubelduta ditu.
Astearte gauean, Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren eraikinera molotov koktel-ak jaurti zituzten. Ondorioz, eraikinak eta udaltzaingoaren autoak kaltetu ziren. Nahiz eta erasoa ustez sei edo zazpi lagunek egin zuten Guardia Zibilak pertsona bat bakarrik atxilotu du.
Politika
Guardia Zibilaren tratu txarren ondorioz ospitalera eraman behar izan dutela salatu du Gasteizen atxilotutako gazteak
Datozen orduetan libre geratuko da Ailande Hernaez, Santiago Pedraz epaileak ezarritako sei mila euroko bermea ordainduta. Bizkarra lepoa markaz beteta eta begia ubelduta ditu, Askatasunaren arabera. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren egoitzaren kontra =imolotov koktela=i-k jaurtitzea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu