Hilketa

Guardia zibilen hilketan gaizkile arrunten hipotesia indartu dute iturri ofizialek

Nafarroako Castejon herrian tirokatuta hil dituzten bi guardia zibilen kasuan gaizkile arrunten hipotesia indartzen ari da, Efe albiste agentzia iturri ofizialetan oinarrituta zabaltzen ari denez. Hala ere, aukera bakar bat ere ez dutela baztertu nabarmendu dute. Arratsaldeko seiak aldera jazo da tiroketa, N-113 errepidean: Suzuki etxeko jeep batetik Guardia Zibilaren auto bat tirokatu dute, eta barruan zihoazen bi lagunak hil dituzte. Trafikokoak ziren bi guardia zibilak, Kalahorrako (Errioxa) polizia etxekoak.

2004ko ekainaren 9a
20:41
Entzun
Garraio berezi bat eskoltatzeko txanda egitera zihoazen bi guardia zibilak, beren auto ofizialean, tirokatu dituztenean.

Efe albiste agentzia ematen ari den azalpenen arabera, Iruñea eta Madril lotzen dituen N-113 errepideko 78. kilometro parean zihoazela, ibilgailu batek trafiko arauak hautsi dituela ikusi dute guardia zibilek, eta haren parean jarri direnean, metrailetekin tirokatu dituzte auto horretako bidaiariek. Ondoren, ihes egin dute Iruñerakonorabidean. Erasotzaileak zihoazen autoa Suzuki etxeko jeep berde bat zela jakinarazi du Efek.

Ikerketako iturriek agertu dute erabili duten munizioa Geco markakoa dela, Alemaniakoa, eta Espainiako Estatuan oso gutxi erabiltzen dela. RNE Espaniako irrati kate publikoa, erasoa "Kosovoko albaniar gaizkileen" ekintza izan dela esaten ari dira.

Tiroketa gertatu den lekura hainbat agintari hurbildu dira, besteak beste, Vicente Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria eta Javier Caballero Nafarroako Gobernuko Presidentzia eta Barne kontseilaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.