Guillermo Merino Bilbao aske geratu da, zigor osoa beteta

Durangoko presoak 24 urteko espetxealdia bete du.

Euskal presoak etxeratzearen aldeko manifestazioa, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Euskal presoak etxeratzearen aldeko manifestazioa, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2024ko abenduaren 30a
12:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Guillermo Merino Bilbao euskal presoa espetxetik irten da, 24 urteko zigorra bete ostean. Merino Durangokoa da (Bizkaia). 2000. urtean atxilotu zuten, Basaurin (Bizkaia), ETAko Bizkaia komandoarekin lotura zuelakoan. Geroztik, sakabanaketaren ondorioz, Valentzian izan zuten preso hainbat urtez, Picassenten (Herrialde Katalanak).

2020an Euskal Herriratu zuten, eta 2023an hirugarren gradua jarri zioten. Aurtengo maiatzean aske geratu zen baldintzapean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.