Gurasoen taldeek itunpekoen auzian esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari
BILBO. Itunpeko hezkuntzan iragarri duten hilabete beteko grebaren harira, gurasoen elkarte batzuek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote auzian esku hartzeko. Agiri batean, talde horiek (Fecapp Bidelagun, EIGEF, Feguiapa, Ufepa eta Fapacnek) salatu dute euren seme-alabak direla «kaltetu bakarrak» eta «txanpon truke gisa» erabiltzen ari direla. Hezkuntzarako eskubidea bermatzeko neurriak abian jartzeko eskatu diote Jaurlaritzari, «egoerak hurbileko irtenbiderik ez duela ikusita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu