Komunikabideak

Gure Irratiak webgune berria

Programazioa zuzenean entzuteko aukera eskaintzeaz gain, jada eginak diren elkarrizketa, kronika eta oro har saio interesgarrienak ere balia daitezke.

2010eko urtarrilaren 20a
12:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Webgune berria jarri du martxan Gure Irratiak. Batetik, programazioa zuzenean entzuteko aukera ematen du. Bestetik, lehenagotik eginak diren elkarrizketa, kronika, iritzi atal eta, oro har, emankizun interesgarrienak ere entzungai jarri dituzte, sailkatuta eta antolatuta.

Webgune berriaren sorrera ez da, dena den, Gure Irratiak azkenaldian izan duen berritasun bakarra. 2006an sute batek suntsitu zuen Lapurdiko euskarazko irratiaren egoitza, eta ordutik behin-behineko leku batean egon ondoren, azaroan itzuli ahal izan zuten beren egoitzara.

Era berean, duela gutxi Gure Irratiarekin batera EuskalIrratiak federazioko kide den Xiberoko Botzak aurkeztu zuen webgune berria. Egoitza Ipar Euskal Herrian duten eta euskaraz aritzen den lau irratik osatzen dute Euskal Irratien federazioa: Gure Irratiak (Lapurdi), Xiberoko Botzak (Zuberoa), Irulegiko Irratiak (Nafarroa Beherea)eta Antxeta Irratia (Bidasoa-Txingudi eskualdea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.