Gutxienez zortzi lagun hil ditu ikasle batek Finlandiako institutu batean, Youtuben iragarri ondoren

Tuusulako bigarren hezkuntzako ikastetxe batean ikaskideak eta irakasleak tirokatu ditu 18 urteko gazte batek. Ondoren, bere buruari egin dio tiro, eta hil edo biziko egoeran dago. Youtubeko bideo baten eman zuen bere asmoen berri. Zerbitzu horrek kendu egin du bideoa, eta baita tiroketaren egileak egindako beste guztiak ere.

2007ko azaroaren 7a
18:33
Entzun 00:00:0000:00:00
18 urteko mutil gazte batek gutxienez zortzi lagun hil ditu Tuusulako (Finlandia) institutu batean, ikastetxera sartu eta bidean harrapatzen zuen guztiari tiroka aritu ostean. Ondoren, bere buruari egin dio tiro, eta hil edo biziko egoeran dago. Beste hamar lagun zaurituta daude.

Finlandiako Poliziak baieztatu duenez, hidakoak zazpi ikasle -bost mutil eta bi neska- eta instituko zuzendaria (emakumezko bat) dira.

Tiroka ibili den gazte horrek bere asmoen berri eman zuen atzo Youtuben paratutako bideo baten bidez. Zerbitzu horrek kendu egin du bideo hori, eta, halaber, gazte horren kontutik igotako beste guztiak. Sturmgeist89 izena erabiltzen zuen Youtubeko kontuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.