Azkeneko egunetan bezala, kale erasoak izan dira Euskal Herrian orduotan. Durangon (Bizkaia) Epaitegiari eraso egin diote molotov koktel bidez hainbat ezezagunek. Goizeko ordu bata eta erdietan edukiontzi batzuk gurutzatu dituzte parte zaharrean, eta ondoren egin diote eraso Epaitegiari. Eraikinaren aurrealdeak kalteak izan ditu.
Horretaz gain, bost banketxeren kontra ere egin dute modu berean. Ertzaintzak dioenez, kalteak ez dira garrantzitsuak izan.
Bilbon, berriz, ezezagun batzuek edukiontziak erre zituzten atzo gauean, Errekalde auzoan. Iturriaga kalean, pankarta bat bota zuten errepidera, kalte batekin, eta trafikoan arazoak sortu zituen.
Sestaon (Bizkaia), ezezagun batzuek Las Llanas zumardian edukiontziak gurutzatu zituzten atzo gauean, erretzen ere saiatu ziren, lortu gabe.
Kale erasoak
Hainbat kale eraso egin dituzte Euskal Herrian azken orduetan ere
Durangoko Epaitegiari 'molotov koktel'-ekin eraso egin diote eta Bilbon edukiontziak erre dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu