Haizea Ziluaga abokatua atxilotu zuen atzo Espainiako Poliziak, Aranjuezko espetxearen kanpo aldean (Madril). Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, «talde armatuko kide» izatea egotzi diote. AAMk atzo jakinarazi zuenez, ez zen Ziluagaren gaineko beste berririk.
Goizean, bestalde,Guardia Zibilak Joseba Ullibarri eta Eva Camon atxilotu zituen, Gasteizen, «terrorismo delitua» leporatuta, «biktimen mespretxuaren aldaeran», polizia iturriek adierazi zutenez. Salaketaren arabera, bi atxilotuek Teresa Jimenez Becerril PPko eurodiputatu espainiarrari posta elektroniko bidez «mehatxuzko mezuak» bidali zizkioten. Eurodiputatu hori ETAk 1998an hildako Alberto Jimenez Becerrilen arreba da. Ullibarri eta Camon inkomunikatuta eraman zituzten atzo Madrilera, eta gaur galdeketa egingo die Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak. Joseba Ullibarri eta Eva Camon Gasteizko Hala Bedi irratiko kideak dira, eta bertako iturriek sinesgaitz eta harrigarritzat jo dute bi kide horien atxiloketa eta haiei leporatzen dieten salaketa. «Ziur gaude, faltsuak direla».
Haizea Ziluaga abokatua atxilotu dute Aranjuezen
Bi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Gasteizen, PPko eurodiputatu bat mehatxatzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu