Hamar pertsona hil ziren atzo koronabirusak jota

Martxoaren 18tik egun batean hil den pertsona kopuru txikiena da. Beherako joera nabaria izan da aste honetan.

Osasun langile bat lanean, Donostiako Ospitalean. ANDONI CANELLADA, FOKU
jon ordonez garmendia
2020ko maiatzaren 3a
12:15
Entzun

Hego Euskal Herrian hamar pertsona hil ziren atzo koronabirusak jota. Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, zortzi hil dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta bi, Nafarroan. Martxoaren 18az geroztik Hego Euskal Herrian hil den pertsona kopuru txikiena da hori. Egun horretan 5 pertsona hil ziren eta harrez gero goruntz egin zuen etenik gabe. Goia apirilaren 8ean eta 9an jo zuen; hurrenez hurren, 64 eta 66 pertsona hil ziren egun horietako bakoitzean. Geroztik, ordea, gorabeherekin bada ere, kopuruak behera egin du. Hamar hildako horiekin Euskal Herrian hildakoak 1.801 dira dagoeneko.

Kutsatutakoei dagokionez, atzo 67 kasu diagnostikatu zituzten Hegoaldean. Martxoaren 10az geroztik ez da hain positibo kasu txikia izan. Ospitaleratuak atzo 40 izan ziren. ZIUn hiru gaixo sartu zituzten. Senda-agiria jaso zutenk 349 izan ziren atzo.

Bizkaiak atzo jakinarazi zuen, 247 egoiliar hil direla Bizkaiko zahar etxeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.