San Sebastian eguna

Hamasei mila herritar danborra jotzen

Europako Kultur Hiriburutzari keinu eginez hasi dute San Sebastian eguna Donostian. (Bideoa. Irutxuloko Hitza) [youtube]http://youtu.be/zCJBdtcngwg[/youtube]

Joxi Ubeda Goikoetxea.
2016ko urtarrilaren 20a
13:43
Entzun

Europako Kultur Hiriburuaren urtea abian da, San Sebastian eguneko banderaren igoerarekin. Konstituzio plaza lepo bete da berriro, hiriaren jai handienari atea irekitzeko.

Urtarrilaren 18tik 23ra hainbat jarduera antolatu dira, eta denek egingo diete keinuren bat 2016ri. Banderaren igoera Donostiaren Europako Kultur Hiriburutzaren urtearen inaugurazio ofizialerako programatutako lehen ekitaldia izan da.

Hamabiak baino segundo batzuk lehenago, Donostia 2016, Europako kultur hiriburua esaldia proiektatu dute eraikin nagusiko fatxadan, euskaraz, ingelesez, frantsezez eta gazteleraz. Horrekin, eta San Sebastian martxarekin batera, beraz, piztu da festa. Donostiako bandera Eneko Goia alkateak igo du; Ikurriña, Vicente Zaraguetaren alabek; eta Europakoa, 2016ko Urrezko Danborra den Cristina Iglesiasek. Gaztelubide elkartearen eta beste 95 danborrada ordezkatzen dutenen danbor hotsak, Donostiako Orfeoia, Errenteriako musika taldea eta Kresala dantza taldea izan dira oholtza gainean egun handiaren hasiera girotu dutenak.

San Sebastian egunean, 135 danborrada atera dira kalera Donostian. Hala, guztira 16.227 herritar ari dira danborra jotzen (%39 emakumezko eta %61 gizonezko). 125 danborrada mistoak izango dira, bederatzi gizonezkoenak, eta danborrada bat emakumez osaturik egongo da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.