Bileraren ostean, “batasun nazionaleko gobernua eratzeko kontsultak laster hasiko dira” adierazi zuen Haniek.Palestinako lehen ministroak gaineratu duenez “desadostasunak daude, baino gatibuen dokumentuari buruzko lanek bidea erraztu dute”. Agiria palestinako talde politikoek adostu zuten, Israelen kartzelaratutako presoen egoeraz jarrera bateratua lortzeko. Bertan Israelek existitzeko aukera duela esaten da, nahiz eta Hamas orain arte horren kontra agertu izan.
Bestalde Haniek Abbasi esan zioenez, ezinbestekoa da Israelek preso hartutako Hamaseko diputatuak askatzea: “Honek lagunduko du ezarritako blokeoa altxatzen eta palestinarren sufrimendua arintzen” gaineratu zuen Palestinako lehen ministroak.
Palestinari diruz lagundu dioten herrialdeek, Norvegia, AEB eta EB, baldintza batzuk jarri dizkio PANi, besteak beste, Israelek existitzeko eskubide duela onartu beharko du, indarkeria bertan behera uztea beharrezkoa da eta aurreko gobernuak onartutako akordioak kontutan hartu behar izango ditu.
Ekialde Hurbila
Hamasen arabera, batasuneko gobernua eratzen saiatuko dira Abbas eta Hanije
PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministro Ismail Haniek (Hamas) eta presidente Mahmud Abbasek batasuneko gobernu bat sortzeko negoziazioak abian jarriko dituzte. Erabakia atzo izandako bileran hartu zuten, Hamaseko bozeramaile Ghazi Hamadek agertu duenez. Desadostasun handiak daudela aitortu dute bi aldeek; hala ere, harremanak laster hasiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu