Haritz Salaberriak ordezkatuko du Alduntzin, diputazioan

2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Haritz Salaberria izango da Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatu berria; Juan Carlos Alduntzin ordezkatuko du. Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu du aldaketa.

Aldundiaren arabera, profil egokia du Salaberriak: «Lan ona egindu erakundeetan eta, Lurralde Antolaketaren ikuspegitik garrantzitsua da, Pasaiako badiaren berritze proiektua ongi ezagutzen duelako».Horrez gain, Lezoko alkate izan zen Salaberria aurreko agintaldian; EAE-ANV alderdiko hautagai gisa aurkeztu zen.

Bestalde, aldundia «oso harro» dago Alduntzinek egindako lanaz; zentsura mozioaren ondorioz, beste aukerarik ez zaiola geratu esan du, Alduntzin kargutik kentzea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.