Haur lapurtuak

Haur lapurtu batek bere egoeran direnak aitortzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrari

Espainiako Justiziak aitortu duen haur lapurtu bakarra da Amaia Cerejido. Legebiltzarrari galdegin dio neurriak har ditzala, erakunde publikoek bere egoera berean direnei guraso biologikoak aurkitzen lagundu diezaieten.

Amaia Cerejido Espainiako Justiziak aitortu duen haur lapurtu bakarra, gaur, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2018ko apirilaren 17a
19:47
Entzun

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan da, gaur, Amaia Cerejido Espainiako Justiziak aitortu duen haur lapurtu bakarra. Bere bizipenen berri eman die talde politikoetako ordezkariei, eta legebiltzarrari eskatu dio egoera horren biktima izan direnak aitortu ditzala. EH Bilduren eskariz parte hartu du Cerejidok batzordean, eta biktima horiei ordain emateko beharra nabarmendu du koalizioko legebiltzarkide Julen Artzuagak.

Cerejidoren abokatu Iñigo Santxok azaldu duenez, epaitegi batek 2015ean onartu zuen Cejidoren bigarren abizena Muñoz dela, eta ez Erregistro Zibilean agertzen zena.

Cerejido 1971n banandu zen bere ama biologikoarengadik. Amak jaioberria zela utzi zuen bikote baten esku, epe batez zain zezaten. Ceijidoren esanetan, bere ama "egoera ekonomiko eta sozial zaurgarrian" zegoen, baina bera berriz eskuratzeko asmoa zuen, zituen arazoak gainditutakoan. Adopziozko amak, ordea, alaba biologiko gisa erregistratu zuen, erditze agiri faltsu bat aurkeztuta, ama biologikoak haurra berriz eskuratzea eragozteko.

Cerejidok gertatutakoaz ohartu zenetik bizi izandako sufrimendua azaldu du, eta bere adopziozko amaren jokabidea "legez kontrakoa eta ankerra" izan zela nabarmendu du. Egoera salatu duenetan administraziotik jaso duen "mespretxua" eta bere egoera argitzeko aurkitu dituen oztopoak salatu ditu.

Santxo abokatuak legebiltzarrari eskatu dio "lapututako haurrak egon direla" aitortu dezala. Horrez gain, neurriak galdegin ditu, egoera horren biktima izan direnek beren guraso biologikoak aurktu ahal izateko erakunde publikoen laguntza jaso dezaten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.