Hautagaien ondasunak jakinaraziko ditu PSNk
Nafarroako Legebiltzarrerako PSNren zerrendan aurkeztuko diren lehen hogei hautagaiek euren ondasunen berri eman beharko dute publikoki. PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenezek azaldu duenez, neurri horren bitartez klase politikoaren «sinesgarritasuna» indartu nahi du Nafarroako alderdi sozialistak. Hark uste du politikariekin lotuta dauden ustelkeria kasuek «ezinegona» sortu dutela gizartean eta batzuen eta besteen arteko distantzia handitu egin dela. Jimenezek dagoeneko eman du bere ondasunen berri. Besteak beste, 97.000 euro jaso zituen 2010ean, eta 146.149 euro ditu bankuetako kontuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu