Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Hauteskunde eztabaidetan «betoa» jartzea egotzi dio Barkosek UPNri

Geroa Baiko hautagaiak salatu du UPN-PPk gainerako alderdiei «ahoa estali» nahi diela

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Hauteskunde kanpainan telebistan izango diren eztabaidetan Geroa Bai alderdiari «betoa» jartzea leporatu dio Uxue Barkos Kongresurako hautagaiak UPN-PP koalizioari. Politikan «gardentasuna» ezinbestekoa dela esan du, eta UPN-PPri egotzi dio Kongresuan eta Senatuan ordezkaritza lor dezaketen alderdi gehienei «boikota» egiten dietela telebistako eztabaida saioetan: «Politikan egon behar duen gardentasunari trabak jarri, eta boikota egiten ari dira».

Barkosek kritikatu du «lotsagarria» dela UPN-PP koalizioak Geroa Bairi «boikota» egiteko erabilitako argudioa izatea alderdiak siglak aldatu dituela. UPN-PP hauteskunde kanpainarako erabiltzen ari den Habla Navarra leloa aipamen eginez, gainerako alderdiei«ahoa estali» nahi izatea leporatu dio Barkosek koalizioari.

Eztabaidaren beldur

Geroa Baiko hautagaiak esan du hauteskunde kanpainak herritarren artean informazioa zabaltzeko balio behar duela, eta ez «propaganda obskurantista» egiteko. Hala, UPN Geroa Bairekin aurrez aurre eztabaidatzearen «beldur» da, Barkosen irudiko: «Kezkatuta dago Geroa Baik UPNri gogoraraziko diolako Zapateroren gobernuari babesa eman diola aurrekontuaren muga ezartzeko eta BEZaren igoera hitzartzeko, besteak beste». UPNk soil-soilik PSNrekin eztabaidatu nahi badu, gai horien guztien inguruan hitz egiteari beldur diolako da, Barkosen aburuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.