Euskal presoak

Hauteskunde Legearen erreformaz jardun nahi du Basagoitik EAJrekin

PPkoak uste du ETAk«egotzitakoei» EAEnbozkatzeko aukeraemateak ez duelaerrolda «itxuraldatzen»

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak EAJrekin hitz egin nahiduETAk«egotzitakoek» Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan botoaematekoaukeraizatea ahalbidetuko duenHauteskunde Legearenerreformareninguruan. EAJren babesik ez du behar PPk erreforma aurrera ateratzeko, baina Basagoitik esan du Madrilen PSOErekin negoziatzeko asmoa duten moduan, EAEn jeltzaleekin ere jardun nahi dutela horri buruz. Basagoitiren iritziz, hauteskunde kutsurik ez du erreforma horrek, «justizia eta askatasun kontua» delako. «Hortaz, EAJ kontra agertzen denean, erakusten ari da independentistak ez direnen aurkako garbiketa ideologikoarekin eroso egon direla», adierazi du. Basagoitik argi utzi du euren asmoa ez dela hauteskunde errolda «itxuraldatzea», eta EAJri hartarazi dio ez diotela onartuko erreforma hori bazter batean uzteko ahaleginak egitea. «EAJk hitz egin nahi badu, hitz egingo dugu, eta ez badu nahi, aurrera aterako dugu. Haiek aukera dezatela zer nahi duten», zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.