Hautetsi sozialistarik ez da egon Baionako atzoko agerraldian

Sylviane Alaux diputatu sozialistak jakinarazi du lurralde elkargoaren alde lanean segituko duela

Aitor Renteria.
2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Parisen Lebranchurekin bildu zen ordezkaritzan diputatu sozialista bat eta senatari sozialista bat izan ziren arren, atzo bilkura horren bilduma egiteko agerraldian ez zen hautetsi sozialistarik agertu. Aitzinetik «bere lanaren» bilduma egiteko agerraldia aurreikusia zuela erran zuen Sylviane Alaux diputatu sozialistak, tenore berean Ziburun deitu zuen prentsaurrekoan. Beraz, hautetsi sozialistarik ez zen izan gobernu sozialistarekin egindako bilkuraren bilduma egiteko. Alauxek, bere aldetik, adierazi zuen lortu dutela «Parisko atea irekitzea» eta lurralde elkargoaren alde lanean segituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.