Juan Mari Jauregi (Legorreta, Gipuzkoa) Gipuzkoako gobernadore zibil izandakoaren omenez Legorretan jarritako oroitarria apurtu egin dute ezezagun batzuek. Duela hiru bost jarri zuten haren aldeko eskultura Burnikrutzeta mendian.
2000 uztailaren 29an ETAk tiroz hil egin zuen Jauregi, Tolosan (Gipuzkoa), Beotibar pilotalekuaren alboko tabernan.
Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako biktimen arretarako bulegoko burua da Jauregiren alarguna eta, hain zuzen, bihar Jaurlaritzak biktimen alde Donostian egingo duen omenaldian Lasak berak hitz egingo du.
Hautsi egin dute Juan Mari Jauregi zenaren aldeko oroitarria, Legorretan
Gipuzkoako gobernadore zibil izandakoa ETAk hil egin zuen 2000n. Haren alargunak hitz egingo du bihar Donostian Jaurlaritzak biktimen alde egingo duen omenaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu