Hegazkin batek ez du irten Hondarribitik, matxura dela-eta

Bartzelonara joatekoak diren bidaiariak artean igo gabe zeuden, eta Noainera bidali dituzte autobusean.

2008ko irailaren 10a
13:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Goizeko hamaiketan Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportutik Bartzelonakora irten behar zuen hegazkin bat bertan geratu da, aireratu gabe, matxura bat dela medio. Iberia enpresakoa da.

Bidaiariak artean hegazkinera igo gabe zeuden, haietako batek BERRIA.INFOri esan dioenez. Autobus batera bidali dituzte, Noaingo (Nafarroa) aireportura joateko, hemen hartzeko hegaldia, 12:30ean. 13:30ean iritsi dira Bartzelonara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.