Hegaztien gripea

Hegaztien gripeak jota 15 urteko neska bat hil da Iraken menpeko Kurdistanen

NBE Nazio Batuen Erakundeak eta Abdelmutalib Mahmud Irakeko Osasun ministroak baieztatu dutenez, 15 urteko neska bat hil da Iraken menpeko Kurdistanen hegazti gripearen H5N1 birusak jota.

2006ko urtarrilaren 30a
13:20
Entzun
Osasun minitroak Suleimaniya hirian egin du agerraldia eta bertan eman du Iraken menpeko Kurdistanen izan den lehen kasuaren berri. Shanguin Abdelkader urtarrilaren 17an hil zen eta laborategiko analisiek baietzatu dute hegazti gripearen H5N1 birusa zuela. NBEk ere baieztatu egin du hegaztien gripearen sintomak zituen neskatila H5N1 birusak jota hil zela.

Era berean, Abdelmutalib Mahmud Irakeko Osasun ministroak azaldu duenez, beste bi kasu aztertzen ari dira baina oraindik ez dakite H5N1 birusa duten ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.