Pandemiaren bilakaera ikusita, Hego Euskal Herriko aireportuetan eta hegazkinetan maskara erabiltzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Raquel Sanchez Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak Espainiako kongresuan: «Aireko garraioaren kasuan, kendu egingo da maskara erabiltzeko derrigortasuna, tenperatura hartzea edo kontroletan distantzia mantentzea». Ordea, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak zuzendu egin du berak esandakoa, eta adierazi du maskarak derrigorrezkoak izango direla hegazkinetan.
Egun, garraio publikoan maskara erabiltzea nahitaezkoa da Hego Euskal Herrian. Sanchezek esan duenez, momentuz ez dute aldaketarik egingo horietan.